High alaitasuna
Hasiera » Poemak
Ots07 0

Eskailerak

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Blog honetan ez ditut nire poemak jarri behar, are gutxiago paperezko liburu bat kaleratu berria dudala. Baina arauari salbuespen bat egingo diot gaur, arrazoi hauengatik: (1) garaian-garaiko eta tokian-tokiko poema delako, (2) elurrak poetak txoratzen dituelako, (3-4) familiari goraintziak bidaltzeko eta lagunei esker ona adierazteko modua delako: @makilipurdik azken bolada honetan harriekin tematuta nagoela jakinarazi eta gero, @txikerretxeak Ereñoko gorria zer den irakatsi zidan; fosilen...

Read More
Ots01 0

Basque Poetry app?

Posted in Poemak

Autobuseko gazte guztiak, edo ia guztiak, beren smartphonei begira. Zertan? Whatsapp, jokuak, musika, etab. Bat baino gehiago Twitterren, Marca egunkariko kontuko txioak irakurtzen. Nik aplikazio jaitsi berri daukat, AEBetako Poetry fundazioak dohainik ekoiztutakoa Android eta Macerako. Mobilari astindu bat eman, eta poemak eskaintzen dizkizu, gaika edo bilaketak eginez. Ehunka poema ditu, garaikideak gehienak, Poetry Magazinetik zuzenean hartuak. Salseatzen nengoela, hara hor Kirmen Uriberen...

Read More
Urt26 0

Gaixokidetza (Jon Benitoren poema bat)

Posted in Poemak, Poesia eta medikuntza

Otsailaren 27an, Lizardiren baratza irratsaioan, “Poesia eta medikuntza” saio berriari hasiera emango diogu. Asmoa da hilabetean behin bi poema hautatzea: bata, euskaraz idatzia, bestea itzulitakoa, kasu honetan Simon Armitagerena. Ezagutzen eta ezagutzen ez dugun gaixotasunaz arituko gara, zer nolako sufrimendua eragiten duen. Denok dakigun bezalako baldintza da hori –denok izan gara edo izango gara gaixo–, baina zailagoa izaten da komunikatzen. Gure bi poemek lan horixe egiten...

Read More
Aza14 0

J. L. Otamendiren azkena eta Thich Nhat Hanh

Posted in Poemak

Atzo aurkeztu zen Donostian Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa poema liburu berria. Susa argitaletxeko Gorka Arresek esan zuen bezala, liburuaren ezaugarriak dira gardentasuna, biluztea eta apaltasun konplexu bat. Nik oraindik ez ditut irakurtzen bukatu (euskarazko 44 poema dira, gehi bat galegoz), baina esango nuke hizkuntzaren bizitasuna eta pertsonala/politikoaren arteko oreka direla liburu honen beste lorpen nabarmenak. Eta galderak. Juan Luis Zabalak bere kronikan jaso duen moduan,...

Read More
Urr12 0

Munduko Poesia Kaiera berriak

Posted in Poemak

Itzultzea hautatzea da. Hautaketa prozesu luze baten emaitza dira itzulpen guztiak. Poetak zer idatzi aukeratu behar izan du, editoreak zer argitaratu, itzultzaileak zein poema berridatzi, zein hitza erabili… Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiarazi zuen Susa argitaletxeak udaberrian, hiru ale kaleratuz. Udazkenarekin batera etorri zaie beste hiru ale argitaratzeko unea, eta Angel Errok, Josu Landak eta Koldo Izagirrek euskaratu dute Carlos Drummond...

Read More
Urr03 0

BAB (Itxaro Bordaren poema islandiarrak, 1)

Posted in Islandiera ikasten, Poemak

Biarritz-Anglet-Baiona? Ez: Breaking Artic Bounds, Itxaro Bordaren liburu berrian (Zure hatzaren ez galtzeko, Elkar, 2014) azken zazpi poema biltzen dituen izenburua. Muga guztiak apurtzen dituen liburu aberats eta deskribaezin honetan, bere poesia a-soziala dela dio poema batek, baina (Ignazio Aiestaranek esan duen moduan) poesia soziala da, basatia baina ez bakartia, 100% Basque trikuei buruzko topikoak aise gainditzen dituena: “Hogeita zazpiko aditzekiko herritar uherra naiz / Hitzen...

Read More
Ira28 0

Gizonezkoek izkiriaturik ene poema feministak

Posted in Filmak, Poemak

Pikuei buruzko D. H. Lawrenceren poema irakurtzen nengoela (hemen), konturatu nintzen egon badaudela poema feminista batzuk gizonezkoek egindakoak. Gaitzerdi! Hauxe da nire gogokoenetako bat, agian liburua Billy Collinsek berak sinatu zidalako. B serieko zientzia-fikziozko filmak ikusi dituenak jakingo du poemak zertaz diharduen. Beste adibide bat ezagutzen baduzu, esan! GIZONA ESPAZIOAN Entzun besterik ez duzu behar mahai bateko gizonak emazteari nola mintzo zaion, erreparatu nola tematzen...

Read More
Ira04 0

Gizona hirian

Posted in Fadoak, Poemak

Dakizuenez, oporretan Portugaleko iparraldean ibili naiz, eta hango poeta garaikide handienetako bat ezagutu dut: Manuel Alegre. Miresgarria iruditu zait bere azken bilduma, Nada está escrito [Ezer ez dago idatzita], eta hemen paratu ditut hango bi poema. Baina Alegre ez da poesiara heldu berria; bere lehenengo liburua, Praça da Cançao [Kantuaren plaza], duela 49 urte argitaratu zen. Zentsurak galarazita, bere poemak Zeca Afonsok eta beste kantari batzuek musikatu zituzten. Alegreren poema...

Read More
Abu29 0

Kapelaren birjaiotza

Posted in Fadoak, Poemak

Bukatu dira nire oporrak. Aspaldiko partez azken astebetea Portugalen eman dugu eta saudadez beterik itzuli naiz. Baina nire fado ez da tristea, kontsolatu naiz herriak berdintsu irauten duelako. Oi, Portugaleko dotorezia eta soiltasuna. Kafea eta ogia eta ibaiak eta hondartzak. Oraindik ere kapela buruan zeramaten pertsonak ikusi ditut kalean, eta akordatu naiz “The Death of the Hat”, Billy Collins AEBetako poetak bere aitari idatzi zion elegiaz (Picnic, Lightning, University of Pittsburgh...

Read More
Abu25 0

Manuel Alegreren bi poema Errotarrak

Posted in Poemak

Aurreko sarreran Cíes uhartetan banengoen, gaurko honetan Minhoren bestaldean nago, Âncora izen ezin ederragoko herrian, ibaia eta itsasoaren artean. Viana do Castelon eguna eman dugu eta handik itzulitakoan Atlantikotik etorritako laino batek ekarri du zirimiria, kanpina hodeitxo more batean bilduz. Vianan liburu denda bakarra dago, Bertrand bat, baina solerakoa: nik dakidala, gutxienez 30 urte eman ditu Praça da Repúblicara doan karrika batean. Han sartu naiz eta topo egin dut aspaldiko...

Read More
4 / 6«Aurrekoa3456Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA