High alaitasuna
Hasiera » Antonio Casadoren bloga - High alaitasuna

Yeats eta Thoreau: bi laku munduan

2015-12-12  //  Kantuak, Poemak  //  Iruzkinik ez

332_001Aste honetako Lizardiren Baratzan W. B. Yeats antzerkigile eta poeta irlandarra izan dute hizpide Jose Luis Padronek eta bere kolaboratzaileek. Euskadi Irratiko saio horretan entzun daiteke Yeats-en ahotsa, baita hainbat poema euskaratuta ere. Tartean, Joseba Sarrionandiak eta Luigi Anselmik itzulitako “An Irish Airman Foresees His Death”, hemen Edortaren ahotsean:

 

(gehiago…)

Ut pluvia poiesis (2 poema euritsu)

2015-12-06  //  Poemak, Poesia eta medikuntza  //  Iruzkinik ez

Ut pictura poiesis, nola irudian hala poesian, esaera klasikoak dioenez. Bere liburu berrian Juan Kruz Igerabidek moldatuta, ut pluvia poiesis: nola eurian hala poesian. “Aireko arte garaikidea” da euria Juan Kruzen begietan, eta arte handiz euria eta zahartzaroa elkarrekin margotzen ditu orrialdeotan, urtaroz urtaro. Euria gai edo motibo nagusitzat harturik denboraren igaroa irudikatzen du, poemaz poema.

Lainoa janez du izena liburuak. Japoniako lurrina dakarkigu hasieratik, zeren izenburuak keinu egiten baitio Busonen haiku bati: (gehiago…)

Oihenart V: aforismoak eta bertsoak

2015-11-29  //  Aforismoak, Bertsoak  //  Iruzkinik ez

Alberdi-LegorburuAste honetan banatu dira UPV/EHUk eta Donostiako Udalak antolatzen duten Oihenart aforismo lehiaketaren aurtengo sariak, prentsan agertu den bezala, eta ekitaldira hurbildu ezin denarentzat lagin txiki bat utzi nahi nuen hemen. Aforismo guztien artean hautaketa txiki bat egin dut. Hasteko, hona hemen lehenengo saria jaso zuen Iñigo Legorburu-ren batzuk: (gehiago…)

“Ez du denborak dena egingo…”

2015-11-20  //  Bertsoak  //  Iruzkinik ez

IMG_20151118_175941408Gaur egungo bertsoak badauka literaturatik eta poesiatik. Maialen Lujanbioren “Gogoratzen naiz lehengo amonen / zapi gaineko gobaraz” horretan Georges Perecen “Je me souviens” entzun dezakegu, Joseba Sarrionandiaren bidez bada ere. Maialenek berak gai hura hartu zuen hizpide aurtengo Eako poesia egunetan, eta duela gutxi poesiatik urruntzen ez diren bertso pare bat kantatu zuen, Memoria Eguna dela eta, inork gutxik aipatu duen Hernaniko udaleko alderdi guztiek egindako ekitaldian. Gaia ez da erraza, harria bezain pisutsua baita; baina hala ere bertsoek badute grazia, aliterazioak eta errepikapen batzuk medio, eta egia ere ez dute faltan, bihotzean pentsatuak eta buruan sentituak izan baitira. Airean eta harrian idatzitako bertso horiek merezi duten oihartzuna jaso ez dutelako, eta (Kronika bat izan ezik) sarean arrastorik ia ez dagoenez, hemen transkribatu ditut. (gehiago…)

Babeserako kopiak eta Diogenes sindromea

2015-11-07  //  Poemak, Poetikak  //  Iruzkinik ez

Zer egin oroitzapenekin? Zein leku dute gomutan? Nola baldintzatzen dute gure gaurko bizitza? Besteak beste, horrelako galderetan murgildu da Goizalde Landabaso bere poema liburuan (Babeserako kopia, Elkar, 2015). Hona hemen adibide gogoangarri bat: (gehiago…)

Hilak

2015-11-01  //  Poemak, Poesia eta medikuntza  //  Iruzkinik ez

Omiasaindu egunean ez naiz kanposantura joaten, baina santu guztien uda txiki honetan Jaizkibelera edo Onddira igoko nintzateke, edo Urbixara: hura, bai, zeruko bidea. Han, Oñatin, agian, Gerardo Markuleta poeta eta itzultzailearekin topo egingo genuen. Duela gutxi Sautrelan ikusi dugu, bere azken poema liburua aurkezten, guztiz gomendagarria dena; baita ere beste bat, ezezagunagoa: Vincent Andrés Estellés-en poema antologia bat, Gerardok ederki euskaratuta (Estellés euskaraz, Bostezo Kultur Elkartea, Burjassot-Godella, 2013).

Hernaniko udal liburutegian topatu dut liburua, eta harritu egin nau poeta ezezagun honek. Gaztelaniaz idatzi izan balu, Juan Marsé bezain ospetsua litzateke, baina valentzieraz idatzi zuen Estellések: sexuaz, frankismoko gizarte zekenaz, beldurraz. Eta heriotzaren zorroztasunari buruz poema ikaragarriak ditu, askoan umore beltzean marrazturik. Besteak beste, soneto txuri hau aukeratu dut: (gehiago…)

Maizpiden

2015-10-18  //  Hitzaldiak, Poemak  //  Iruzkinik ez

CRN_3QaWEAAeYnvBetidanik barnetegi batera joan nahi izan dut, eta iragan asteartean bete zitzaidan ametsa, pare bat ordu Lazkaoko Maizpideko ikasle eta lagunekin eman nuenean. Tokia ezagutu, afaldu eta hiru ordu laurdeneko hitzaldia egin genuen, galderak eta guzti. (gehiago…)

Blogatik liburura

2015-10-10  //  Blogak  //  Iruzkinik ez

egunero-egun-ero-182x300Blogak artefakto likido samarrak dira baina noizean behin baten bat solidifikatzen da, liburu bilakatuz. Atzoko aurkezpenean Fito Rodriguezek esan zuen moduan, liburua da mahai gainean jartzen den objektua, egilearengandik urrun dadin pantailatik paperetara doan bidaia egin eta gero.

Banuen jakin mina eta Twitterren bota nuen galdera: blog batetik abiatuta zenbat liburu argitaratu dira euskaraz? Lagun askori esker, nik uste baino gehiago. Besteak beste (@eskuezkerraz edo iruzkinak erabil ditzagun denon artean zerrenda osatzeko): (gehiago…)

Urriko urrea

2015-10-04  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

IMG_20151004_101024373Lanpeturik nabil eta oraino ez naiz konturatu, baina etxe aurreko parkean udazkeneko kontzertua hasi da: platanondoak dardara batean, beren hostoen firfira urrutiko auditorio baten txalo zaparrada bailitzan. Urriko urrea da, Karlos Linazasorok idatzi zuen moduan, urriak aldean dakarren urrezko piano hori. (gehiago…)

Iparraldeko argia

2015-09-20  //  Filmak, Islandiera ikasten, Zinema-Noema  //  Iruzkinik ez

Zinemaldiaren bezperan, berriz ere San Telmo Museoko solasaldian elkartu ginen. Ederki jaso du gaur Juan Luis Zabalak han entzundakoa, eta Xabier Berzosak esandako zerbait Anjel Lertxundik ere komentatu zuen Berrian: “Inarritu, Del Toro edo Cuarón zuzendari mexikarrek ingelesez egindako filmak mexikarrak dira? Arturo Ripstein zuzendari mexikarrak garbi dauka: ‘Pelikulak bertan egiten diren hizkuntzakoak dira’, eta hizkuntza horri egiten diote eta hizkuntza horretatik barreiatzen dute beren ekarpen kulturala.” (gehiago…)

5 / 14«Aurrekoa456710Hurrengoa»

Antonio Casado da Rocha

Euskaldunberri baten sartu-irtenak lagunen eremuan. Plazera edo terapia, auskalo, baina literatura eta filosofiaren arteko paisaietan barrena. Thoreauzale izateko beste modu bat.

Azken bidalketak

  • Poemafaria (Rafa Egiguren)
  • Hiru poema Catalunyako
  • Zinemalia
  • Lapurreta: kale irakurraldia
  • Ura: kale irakurraldia

Iruzkin berriak

  • Antonio Casado(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Andoni Tolosa(e)k Oroimenaren botika bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Ipuin ibilaldia bidalketan
  • Epilogoa Hernanin | High Alaitasuna(e)k Olerki-potea bidalketan
  • Poesiaz eta belarraz, Tabakaleran | High Alaitasuna(e)k Tabakaleran bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Aforismoak
  • Antzerkia
  • Bertsoak
  • Blogak
  • Dantzak
  • Diskoak
  • Eako poesia egunak
  • Esku ezkerraz
  • Fadoak
  • Filmak
  • Gaudeamus
  • Haiku
  • Hitzaldiak
  • Islandiera ikasten
  • Kantuak
  • Lizardiren baratza
  • Ohar oro
  • Ondo bizi
  • Opera
  • Paisaiak
  • Poemak
  • Poesia eta medikuntza
  • Poesia gizarteratzen
  • Poetikak
  • Sailkatu gabea
  • Walden
  • Zinema-Noema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA